«ORAINA KONTAKIZUN» JARDUNALDIAK
AFOROA BETETA DAGOENEKO
Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta BIRA kulturguneak “Oraina kontakizun” jardunaldiak antolatu ditugu
Lorea Agirre, Harkaitz Cano, Mari Luz Esteban, Hedoi Etxarte, Txabi Landabidea, Katixa Agirre, Jule Goikoetxea eta Maialen Lujanbiok hausnartu, gogoeta egin eta eztabaidatuko dute gaur egun horrenbeste entzuten eta erabiltzen dugun errelatu edo kontakizun hitzari buruz. Hartara, lau saio proposatu nahi ditugu, lau gairen inguruan: hitzen erabilera, gaur egungo militantzia eredua, aisialdia eta etorkizuna.
Oraina, geu kontatzen ari gara ala kontatzen ari zaizkigu? Nola sortzen da errelatua? Nork kontatu ahal du? Nork ezin du? Zelako kontakizuna dugu honen eta horren inguruan? Nola aldatu/aldatzen da? Nola eragiten digu…?
Gonbidatuek jardunaldietarako propio sorturiko testu labur bana aurkeztuko dute. Hizlariok Galder Perez eta Goizalde Landabaso kazetariekin jardungo dira solasean hurrengo egunetan:
Otsailak 14. Kafe Antzokia 19:30
Kontakizuna eta hitza
Lorea Agirre eta Harkaitz Cano
Otsailak 28. BIRA 19:30
Kontakizuna eta militantzia
Mari Luz Esteban eta Hedoi Etxarte
Martxoak 14. Kafe Antzokia 19:30
Kontakizuna eta aisialdia
Txabi Landabidea eta Katixa Agirre
Martxoak 28. BIRA 19:30
Datorren kontakizuna
Jule Goikoetxea eta Maialen Lujanbio
Parte hartzeko izena eman behar da aurretiaz korreo honi erantzunez edo programazioabira@gmail.com helbide elektronikoan. Lau saioetarako matrikularen prezioa 25€koa da (20€ langabeak eta ikasleak).