Erronda kalea ‘Kale bat baino askoz gehiago’ dela erakutsi nahi dute berriro Erronda kaleko lau tabernek eta 7Katu gaztetxeak, eta horretarako 25 bertsolari gazteren partaidetzarekin bertso txapelketa antolatu dute. Iaz egin zuten bezala, seinaka antolatuta (La Villan zazpi izango dira), lau kanporaketaren ostean, finala 7 Katu Gaztetxean jokatuko dute martxoaren 15ean.

Final handia Zazpi Katu Gaztetxean izango da, martxoaren 15ean.

Lehen kanporaketa saioa datorren astean izango da, otsailaren 6an, Errondabide tabernan eta bertan sei bertsolarik kantatuko dute 20:00etatik aurrera: Markel Baroja, Uxue Elgorriaga, Jon Gurrutxaga, Maialen Akizu, Urko Arregi eta Nahia Ibarzabal izango dira partaideak lehenengo kanporaketan.

Hurrengoa otsailaren 20an izango da, Adaxka tabernan. Paule Loizaga, Igor Galarza, Iker Apraiz, Mikel Aiartzaguena, Garazi Navarro eta Iraitz Mateo bertsolariak egongo dira lehian.

Otsailaren 27an, La Villan, 7 bertsolariren txanda izango da: Unai Mendiburu, Ander Anakabe, Aitor Irastorza, Lurdes Ondaro, Aissa Intxausti, Maider Barañano eta Jon Ander Oregi.

Amaitzeko, martxoaren 6an, azkenengo kanporaketa ospatuko da Bira! tabernan. Han izango dira: Enare Muniategi, Ander Urcelay, Lierni Rekondo, Maddalen Ruesgas, Asier Urkiza eta Kerman Diaz.

Final handia Zazpi Katu Gaztetxean izango da, martxoaren 15ean.

http://www.argia.eus/albistea/bilboko-erronda-kaleko-tabernek-bertso-txapelketa-antolatu-dute