Galder Perez Bilbon jaiotako aktore ezaguna da. 1993.urtean, Gilkitxaro antzerki taldea osatu zuen eta bertan, aktore eta autore lanak burutzen ditu oraindik. Bilboko Artebin, Arte Dramatikoko ikasketak burutu zituen. Gerora, bere formakuntza bai interpretazio alorrean, bai gidoi munduan jarraitu du Ramón Barea edota Itziar Lazkano bezalako profesionalen eskutik. Euskadi Irratian ia hogei urtez aritu da lanean. Gainera, ETBko zenbait programetako gidoiak ere idatzi ditu. Kultur panorama aztertzeko, elkarrizketa egin diogu.