Kultura

Informazio iturria “Naiz”:

«‘Gernikaren egiak’ da voz a quienes han abordado la memoria histórica»

Surgido dentro de la asociación GITE-IPES, Ibon Meñika y Haritz Petralanda son los autores del documental «Gernikaren egiak». Se estrenará mañana en BIBA espazioa de Bilbo, en el instituto de Gernika y en la sala Astra Gernika. También estará disponible en la plataforma Vimeo.

GITE-IPES Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak sustatutako dokumental honek atzo ikusi zuen argia. Gernika bonbardatu zutela 80 urte bete diren honetan, Gernikaren Egiak izeneko proiektua sustatu eta liburu bat eta ikus-entzunezko dokumental bat ekoiztu dute. Azken hau atzo aurkeztu zuten, Bilbon eta Gernikan. Eta gaur, NAIZen duzue ikusgai oso osorik.

1937ko apirilaren 26an bonbardatu zuten Gernika, eta mende erdi geroago, munduko historialari esanguratsu ugari bildu zituen mahai-ingurua antolatu zuen Gernika Batzordeak. Bertan, gertaerari buruz hausnartu eta ondorengo urteetan eraikitako errelatoa izan zuten hizpide. Mahai-inguru hartan esandakoa transkribatu zuen GITE-IPES elkarteak eta ‘Gernikako Egiak’ izeneko argitalpenean, herri-memoriaz eta errelatoaz gogoeta egiteko eta eztabaida soziala eragiteko gakoak jaso nahi izan zituzten.

Orain, baina, ikus-entzunezko dokumentala aurkeztuko dute, egitasmoari zabalpen handiagoa emateko bokazioz. Lan honetan ezezagunagoak diren gertaera historikoetan jarri dute arreta, emakumearen ahotsa lehenetsiz. Era berean, herri mugimenduaren paperaren inguruko hausnarketa egin dute. Horretarako, hamabost bat lagun elkarrizketatu dituzte, Gernika-Lumoko orotariko ahotsak.

Ikus-entzunezkoaren helburua, liburuarena bezalaxe, eztabaidarako eta gogoetarako tresna izatea da.

Gite-IPESeko kide diren Haritz Petralanda eta Ibon Meñika dira dokumentalaren zuzendariak eta pozik dira lanaren garapen eta emaitzarekin. Dokumentalaren funtsa memoriaren inguruko eztabaida soziala sustatzea da, hala adierazi zuten Koldo LandaluzekGARAn egidako elkarrizketan.